XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Isabel zakarki jaiki, aterantz zuzendu, eta krisketari heldu orduko gelarantz jiratu zen:
- Zakarrak.
Zakarrak.
Jakingo bazenute.
Ez dakizue ezer.
Ez dakizue ezer ere.
Sailburuak Flaixman salatu
Isabel atera zenean, isilgunea nagusitu zen, sailburuak aurrena hautsi zuena:
- Ikusten duzu, Flaixmantxo?
Emakumeei erruki diezula diozu.
Baina erruki badiezu, zergatik ez diozu Isabeli erruki?
- Eta zer zerikusi daukat nik berarekin?
- Ez egizu ezer ez dakizulakoa.
Esan berria dizuegu.
Zugatik txoratzen dago.
- Eta nik al dut horren errua?
- Ez
Gau osoan axola zion bakarra zuk egindakoa zen, begiratzen ote zenion, irribarre egiten ote zenion, ezer politik esaten ote zenion.
Eta gogora ezazu zer esan diozun.
- Ez diot ezer ikaragarrizkorik esan
- Ezer ikaragarrizkorik?